viernes, 7 de octubre de 2011

Nola landu gaitasun digitalak?

Gaitasun digitalak garatzeko orduan, hiru multzo ezberdin hartu behar dira kontuan: Informazioa, komunikazioa eta teknologia. Irakasleek honako hiru eremu hauetan murgildu behar dira, ondoren ikasleei ezagutza hau era egoki eta praktiko batean helarazteko. Beraz, ondorengo lerrootan, jarraitu beharreko irizpideak azalduko zaizkizue:
  • INFORMAZIOA: Hasteko, gelan lantzen ari zaren gaiaren inguruko informazioa bilatzen jakitea oinarrizkoa da, informazio iturri desberdinak erabiliz (internet, liburuak, entziklopediak,etab.). Ondoren, lorturiko informazio multzo horretatik beharrezkoa, garrantzitsua eta egokia dena eta ez dena hautematea garrantzitsua da, bestela datu gehiegi pilatuko zaizkizu. Azkenik, jasotako informazio hori  moldatu beharko duzu, ikasleen ezaugarriak kontuan hartuz, hizkuntza eta zailtasun maila erreparatuz.

  • KOMUNIKAZIOA: Historian zehar asko aldatu dira komunikatzeko erak eta geroz eta ugariagoak dira (ke bidezkoa, kanpaiak, zeinuak, ordenagailua, telefonoa, irrati, telebista, etab.). Gaur egun, internet da erabiliena, izan ere, munduko informazio guztiaren berri ematen baitu gertaturiko une berean. Bestetik, sare sozialak geroz eta erabiliagoak dira, bai heldu zein gazteen artean. Aurrez aurrekoa ez den komunikazioa ematen da bertan eta horrek arazoak ekar ditzake, gaizki ulertuak suerta daitezkeelako. Hala ere, baditu bere abantailak, esaterako: komunikazio fluxua bi norabidetakoa da, ez da geldirik egoten, hazten doa etengabe, interakzioa emanaz. Orokorrean, zer nolako testu-ingurutan komunikatzen ari zaren jakitea garrantzitsua da, izan ere, era formal edo informal batean hitz egin beharko duzu. Horretaz gain, hartzailearen adina zein den kontuan hartu behar da, komunikazio testua ezberdina izango baita kasu bakoitzean.

    • TEKNOLOGIA: Lorturiko informazioa komunikatzeko erabiltzen diren baliabideei deitzen diegu teknologia. Egun, etengabe ari dira teknologiak berritzen eta hauetara moldatzen ikasi behar dugu. Klaseetan ere gauza bera gertatzen da eta hori dela eta, irakasleek aurrerakuntzen berri izan (arbel digitala, ordenagailuak, programa informatikoak, proiektorea, etab.) eta hauek era kritiko batean erabiltzen jakin behar dute. 

      Ondorioz, IKT-ek eskaintzen dizkiguten aukerak zabalak direla ikusi dugu eta hauek oso lagungarriak egingo zaizkigula gure etorkizuneko lanerako, beti ere modu egokian erabiliz. Gainera, ezin da ahantzi IKT-ek ez dutela bakarrik  ikasleek ikasteko balio, baita irakasleek euren ezagutzak eta jakintzak areagotu eta hobetzeko ere.


      Gaian sakontzeko honako informazio iturri interesgarri hauek topatu ditugu zuei lagungarri egingo zaizkizuelakoan:

      No hay comentarios:

      Publicar un comentario